Sexualitateari buruzko zalantzak dituzu? Zalantza horiek argitu nahi? Koadrilan komentatutako gai baten inguruan beste iritzi bat jaso nahi? Espazio hau edozein kuriositate nahiz kezka asetzeko nahia duen adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Arduratzen zaituen zerbait badago, edota gaiaren inguruko informazioa nahi baduzu zure zalantzak argitzeko espazioa duzu hau. Aurreiritzi zein mitoei aurre egiteko aukera ezin hobea, modu komunitarioan ikasteko eta informazioa konpartitzeko espazioa.
Sexu bizipen positiboek norbanakoaren ongizatean eta komunitatearen osasunean mesede egiten dute. Ez dagoelako sexualitate bakarra. Pertsona guztiak bakarrak eta bereziak garelako, sentitzeko, adierazteko eta bizitzeko modu propioa dugu. Ez dago sexualitate unibertsalik, zuri balio dizunak besteari ez diolako balio. Hori baita bizitza beraren esentzia. Ikuspegi ezberdina, errespetutik abiatuta, hurbila, irekia, epaiketatik at eta estereotiporik gabekoa jaso nahi baduzu zeren zain zaude?
Ez galdu aukera, gure helbidera idatzi edo bideo bat bidali. Koadrilan hitz egindako gaiak, koadrilan hitz egitea kostatzen zaizkizun gaiak, galdera anonimoak, zalantzak, kuriositateak nahi beste.
[ Bidali zure galdera sexgatik@aiaraldea.com helbidera! ]