HIESA homosexualen kontua al da? (Ekaitz)

Erabiltzailearen aurpegia Julene Onaindia Garcia 2014ko abe. 18a, 10:22

Hiesa GIBak, Giza Immuno- eskasiaren Birusa, sorturiko infekzioa da. Horren ondorioz, sistema immunologikoa hondatzen da. Hortaz, gorputza gaixotasunen aurrean defentsa gabe uzten du. Zelularen kode genetikoan ugaltzen denean pertsona hori GIBduna da, hau da, zeropositiboa.

Atzera eginez gero, ihesari atxikitutako lehenengo izena homosexualen minbizia edo minbizi arrosa izan zela konturatuko gara. Ederki orduan lasai asko geratuko naiz. Besteen kontua = homosexualen kontua! Egundoko estigmatizazioa duen gaixotasuna da. Proba egin, hiesa aipatu eta berehala estigma sozialarekin egingo duzu topo, eta ondorioz, estigma propioarekin ere bai. Komun publiko batean transmititu daitekeela pentsatzen duen jendartearen zati handi bat, GIBdun pertsonekin harremana saihestuko luketen norbanakoak, GIBdun ume batekin gure seme- alabak eskolaratzea? Beraz, GIBdunen estigma propioaren sorrerarekin egingo duzu topo, atzamarrarekin seinalatuak ez izateko eta horrek ekarriko lukeen bazterketa ekiditeko, gaixotasuna ez onartzea. Estigmatizatuz, euren burua bigarren mailako bizilagun izendatuz. Horrek guztiak beldurra dakar. Eta beldurrak estigma. Baina egiatan besteen kontua da? Edo gu guztion kontua?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide