Uztaileko hitzorduak

Erraldoi eta buruhandi berriek ikusmin handia sortu dute, eskualdeko udako jaietan parte hartzeko deiak horren erakusle.

Horra uztailerako aurreikusitako hitzorduak:

  • Arakaldoko Jaiak: hilak 14, 19:00etan
  • Laudioko hiri udalekuak: hilak 19, goizez
  • Aretako Jaiak: hilak 22, txupinazoan
  • Ugarteko Jaiak: hilak 31, arratsaldeko 17:00etan

 

Bide batez, aprobetxatu nahi dugu taldean laguntzaile moduan aritu nahi duen orok ateak zabalik dituela gogoratzeko. Beraz, animatu eta etorri gure izaki mitologikoen magia zabaltzera ( Harremanak: sorginlarren@gmail.com).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide