“Lamien beste bizilekua Lezeagako harpean dago, Laudio eta Orozko arteko errepidetik ez oso urrun, Usi deritzon auzuneko inguruetan.”
Horrela hasten da Ernesto Nolte espeleologoaren kontakizuna, 1960.urtean bere taldea zenarekin (Bizkaiko espeleología Taldea BET/GEV) leize hau bisitatu zuenean, Usiko baserri batean entzundako kondaira hizpide .
“Lezeagan laminak bizi dira. Egun batean, Usi baserriko neskatila leizezuloan agertu zen eta lamiek urregorrizko besokoa oparitu zioten, berriro ez bertaratzeko baldintzarekin.
Neskatilak muzin egin zion baldintzari eta beste egun batean lamien aurrean agertu zen berriro ere.
Lamiek, haserre, ez zioten etxera bueltatzen utzi, ez eta leizetik irteten ere ez.
Bitartean, neskaren familia kezkatuta, bila joateko pentsatzen hasi zen. Baserriko neskameak elizkizun bat egiteko gomendatu zien, hórrela neskatila libre utziko zutelakoan.
Antza, meza ez zen behar bezala egin, neskatila ez baitzen inoiz etxera itzuli.
Aldiro leizetik zetorren ahots batek, ostera, horrela zioen:
_ Inoiz ez da urregorririk faltako Usi baserrian, ez eta senide erorik ere ez."
Horrela jasota dago Aranzadi Zientzia Elkatearen Munibe aldizkariaren 13. Zenbakian, 1961.urtean.