Erronka ondorengoa da: urtean 5/10€ jartzeko prest dauden 50 lagun lortzea.
Zelan egin Sorginlarren lagun?
- Bete inprimakia zure datuekin.
- Ordainketa egiteko bidea zehazteko zurekin jarriko gara harremanetan.
- Ekarpena urtean behin egingo da.
- Edozein momentutan bajan eman daiteke. Horretarako, Sorginlarrenekin harremanetan jartzea besterik ez daukazue.
Inprimakia: sorginlarren lagun
Zalantzarik edo ekarpenik izatekotan, jar zaitezte gurekin harremanetan eta gustura erantzungo dizuegu.
Eskerrik asko Sorginlarrenen bidelagun izatea erabaki duzuen guztioi; Sorginlarren lagunei, kalejiretara zatoztenoi, txosnagunetik pasatzen zaretenoi, ekimenetan parte hartzen duzuenoi eta azken finean sua pizturik mantentzen laguntzen duzuen guztioi.
Kontakturako bideak:
688 85 32 29 (telegramez / whatsappez)
sorginlarren@gmail.com
www.sorginlarren.eus