"Sorginlarren lagun" kanpaina abiatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Sorginlarren Elkartea 2021ko ots. 2a, 17:38

Azken bost urteotan jositako komunitatea egonkortzeko eta finantziazio bide berriak eraikitzeko, proposamen berri bat dugu: sorginlarren lagun

Sorginlarren martxan dago eta garaiotara egokitzen dabil. Autogestiorako diru-iturri nagusiak bertan behera geratu dira eta finantziazio bide berriak beharko ditugu. Bide beretik, Sorginlarrenen inguruko komunitatea osatzeko une aproposa dela uste dugu, horregatik, jauzi bikoitza egiteko, zure laguntza ezinbestekoa da.

Erronka ondorengoa da: urtean 5/10€ jartzeko prest dauden 50 lagun lortzea.

Zelan egin Sorginlarren lagun?
  1. Bete inprimakia zure datuekin.
  2. Ordainketa egiteko bidea zehazteko zurekin jarriko gara harremanetan.
  3. Ekarpena urtean behin egingo da.
  4. Edozein momentutan bajan eman daiteke. Horretarako, Sorginlarrenekin harremanetan jartzea besterik ez daukazue.
Inprimakia: sorginlarren lagun

Zalantzarik edo ekarpenik izatekotan, jar zaitezte gurekin harremanetan eta gustura erantzungo dizuegu.

Eskerrik asko Sorginlarrenen bidelagun izatea erabaki duzuen guztioi; Sorginlarren lagunei, kalejiretara zatoztenoi, txosnagunetik pasatzen zaretenoi, ekimenetan parte hartzen duzuenoi eta azken finean sua pizturik mantentzen laguntzen duzuen guztioi.

Kontakturako bideak:
688 85 32 29 (telegramez / whatsappez)
sorginlarren@gmail.com
www.sorginlarren.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide