2016ko maiatzaren 18an jaio zen Sorginlarren elkartea. Hasieran buruhandi eta erraldoi mitologikoak kudeatzen zituzten taldeko kideek, baina bost urteko ibilbide oparoan zehar, auzolanari eta autogestioari esker figura propioak sortu, jai eta kultura herrikoi eta parte hartzailea sustatu, liburuxkak eta baliabideak sortu eta beste hamaika saltsa sukaldatu ditugu sorginen larrean, euskaratik eta euskaraz. Egoera berezi honen baitan, kultur, aisialdi eta hezkuntza jarduera ezberdinak antolatu ditugu orain arteko ibilbideari jarraipena emateko asmoz. Bideoan, udaberri eta udaran zehar egingo ditugun egitasmoen berri ematen dugu, udazken eta neguko egitarauak aurrerago iragarriko ditugu.