Sugarrak Laudiok 16/17 denboraldirako taldeak eta ordutegiak aurkezten ditu

Erabiltzailearen aurpegia Sugarrak Laudio Saskibaloi Taldea 2016ko mai. 16a, 14:21

Sugarrak, Laudioko saskibaloi klubak, 16/17 denboraldirako ordutegia eta taldeak aurkezten ditu.

Zure seme-alaba saskibaloira apuntatu nahi duzu? Orain errazago daukazu! Ordutegi honekin maiatzaren 30ean hasteko asmoa daukagu, ekain osoan entrenatzeko. Oporrak eta gero, irailan, jendea jakin dezan noiz eta zer ordutan entrenatzen duten gure klubeko taldeek.

Horrela, hurrengo denboraldian zure eskolaz kanpoko ekintzak, saskibaloiarekin konpontzeko arazo gutxiago izango dituzue.

Hurrengoko egunetan aiaraldea osoko kaeetan zehar, kartel hau ikusteko aukera izango duzue. Zerbait galdetzeko asmoz, gurekin komunikatu nahiean, kartelaren beheko aldean gure telefonoa daukazue. Facebook.com/sugarrak orrian informazio gehiago aurkitu dezakezue.

Apuntatu ezazue zuen seme-alaba Sugarrak Laudio klubera, saskibaloiaz gozatzeko! 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide