Drumgorri Sugarrak Laudiok garaipena lortu zuen igande honetan jokaturiko partidan gasteizen.
Atzurra B.K. 49-63 Drumgorri Sugarrak Laudio
Oso partida on bat jokatu zuen laudioko taldeak. Borja Eguia zauriturik, eta Igor San Emeterio oraindik errenka zegoela, ezin izan zuen topera jokatu, partida, taldeko jokalari gazteek aurrera eraman zuten, eta markagailuak adierazten duen baino arazo gehiagorekin, garaipena lortu zuten.
Garaipen honekin, matematikoki laudioko talde berri bat egongo da hurrengo urtean Arabako 2. mailan, Zubiko malekoia Sugarrak Laudiorekin batera.
Zorionak mutilak!