Bi taldeek, kadete mailako lehen fasea bukatu ondoren, 2. fase honetan, mulzo berberan daude kokatuta. Biok, 3. postuan bukatu zuten lehenengo fasea, bata A multzoan, besteak berriz b multzoan. Larunbat honetan, 10:30tan, Amurrioko bañueta kiroldegian ikusiko dira aurrez aurre bi taldeak.
Orain arteko lagunarteko partidetan, bi garaipen Sugarrak taldearentzat, garaipen bat Zaraobe taldearentzat. Azken partida, abenduan izan zen, Zaraobe Amurriok antolaturiko gaboneko txapelketan. Luzapena jokatu eta gero, garaipena Laudiokoentzat izan zen, baina biek, oso partida interesgarri bat jokatu zuten.
Ziur gaude, bi taldeek ikuskizun paregabea oparituko digutela. Sorte on biei, oberenak irabaz dezala!