Drumgorri Sugarrak Laudiok lidertzan jarraitzen du, Asteburu honetan jokatutako partidan garaipena lortu zuten Ehari Lagunak taldearen kontra. Partida zaila izan zen, lehenengo zatiko lehenengo 10 minututan 19-12 galtzen zuen laudioko taldeak, baina 2. laurdenean 0-12ko partziala lortu zuen sugarrak, atsedenaldian 26-29 irabazten zuen. Bigarren zatian partida oso parekatua izan zen, baina laudiokoak beti aurrean markagailuan. Azkenean garaipena etxera ekarri zuten 43-55. Garaipen honekin taldeak aste bat gehiago mantenduko da regional 3. mailako A multzoaren lehen postuan. Igoeraren helburua urbilago.
Zubiko malekoia sugarrak ordea galdu egin zuen Granja polikiroldegian Ostiralean jolastutako partidan. Arerioa Euskarri, partida serio bat eginez garaipena bereganatu zuen. Laudioko taldeak oso 2. laurden txarra jolastu zuen eta lehenengo laurdeneko 3 puntuko abantaila desaprobetxatuz atsedenaldira galtzen joan zen 14 puntuz. Bigarren zatia soberan zegoen, sugarrak ez zuen erreakzio izpirik eman. Bukaeran 36-52 Euskarri irabazle.
Aipatzeko da, Klubeko mutilen kimuen lehenengo garaipena lortu zutela larunbatean San Viatorren kontra 30-26. Zorionak mutilak!