SASKIBALOIA. Drumgorri Sugarrak Galdu, Zubiko Malekoia Sugarrak ordea, Irabazi.

Sugarak Laudioko Lau taldeek jolastu dute asteburu honetan.

Lehenik eta behin, larunbat goizean, gure kimuak galdu zuten estreineko partidan. Jolastu duten lehen partida izan zen taldearentzat, eta oso ondo jolastu zuten. Azkenean Sugarrak laudio 16 - 66 niño Jesús. 

Goizeko 12etan jolastu zuen kadeteak eta irabazi egin zuen. Ivan Quintana eta Benja Santosek entrenatzen duten taldeak hobekuntzarekin jarraitzen du eta irabazi du 56-6 Fray Pedro Urbinaren kontra. Partida osoan dominatuz, eta ondo jolastuz gozatu zuen laudioko taldea. Sebas Ramirez Taldeko saskiratzailerik nagusiena izan zen 20 punturekin.

Larunbat arratsaldean, gasteizen, jolastu zuen Drumgorri Sugarrak. Laudioko taldeak bigarren zati oso txar bat jokatu zuen. Atsedenaldian 16-23 irabazten zuen, abantaila hori azkenengo laurdena arte mantendu zuten baina 4 hirukoen bidez gasteizko taldeak buelta eman zion markagailuari. Azkenean c.d.b mendira de vitoria 41-37 drumgorri sugarrak.

Eta Igande arratsaldean, gasteizen Zubiko Malekoia Sugarrak jolastu zuen Odonberen kontra. Partidu on bat eginez, atsedenaldian 15-20 irabazten zuten. Bigarren zatian erakutsitako defensa onaren ondorioz abantaila haunditu zuten, azkenean Odonbe 31-41 Zubiko Malekoia Sugarrak Laudio. 

 

Laudioko Polikiroldegian jolastuko diren, hurrengo asteko partidak

Granja polikiroldegian Nesken kimuak egingo du debuta. Azaroak 7, Larunbata, Goizeko 11:00

Sugarrak laudio - Marianistas A

Arratsaldean Drumgorri Sugarrak jolastuko du 18:30tan

Drumgorri Sugarrak- Jatorki Ventanas Green

Igande goizean, 12:00etan Zubiko malekoia Sugarrak Laudio jolastuko du

Zubiko malekoia Sugarrak Laudio - La taberna de kuto

Gasteizen ordea, Mutilen kimuak Armentia ikastolaren kontra eta Mutilen Kadeteak, Egibide K.K. taldearen kontra jolastuko dute haien partidak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide