Aiala Harana IV Saskibaloiko lauko txapelketa jolastu zen larunbatean Amurrion

Irailak 19 Larunbata. Amurrio. Oscar Muñoz.

 Txapelketaren laugarren edizioa antolatu zuen atzo Aiara Basket amurrioar klubak. Hantxe Sugarrak Laudio A talde laudioarra, Bedarbide talde urduñarra, Coybi Suministros talde gasteiztarra eta antolatzailea Aiara basket talde amurriarra lehiatu ziren. Txapelketa hasi baino lehen, hiruko jaurtiketen lehiaketa bat egin zen, talde bakoitzeko bi jokalari lehiatu ziren 15 hiruko jaurtitzen 5 posizio ezberdinetan. Garailea Sugarrak laudioko Mikel Tudanka izan zen.

Hirukoen txapelketa ondoren, saskibaloi txapelketa hasi zen. Arau berezi batzuk egon zire. Izan ere, 15 minutuko bi zati jolastuko zuten partiduko, eta jokalari bakoitzak 4. falta egiterakoan kaleratuta egongo zen.

Hiruko txapelketaren ondoren hasi ziren partidak. Sugarrak laudio – Coybi Suministros-en aurka, eta Bedarbide – Aiala Basket-en aurka.

Lehenengo partidan Coybi Suministros talde gasteiztarra izan zen garaile 53-35. Sugarrak laudio ondo hasi zuen partida baina gasteiztarrak hiruko marratik ehuneko oso on bat erakutsita partidaren menpe egin zen.

Beste partidan, berdintasuna nagusi partida osoan. Atsedenaldian berdinketa markagailuan. Eta partida bukatzear zegoenean, Bedarbide taldeko Iker di santok bi hirukoren bidez partida bereganatu zuten Urduñarrek 37-33.

Gauzak horrela Txapelketako finala Urduñako Bedarbidek eta Gasteizko Coybi Suministros Jokatu zuten. Aldiz, 3. eta 4. postua Sugarrak Laudio eta Aiara basket jokatuko zuten.

3. eta 4. postuko partidan Sugarrak Laudio irabazle. Partiduaren lehenengo zatian Sugarrak markagailuan 8 puntuko abantaila lortu zuen. Baina, bigarren zatian eta hirukoen bidez Aiala basket partidan berriz sartu zen, 2 puntura jarri ziren 3 minuturen faltan. Baina azkenengo bi minutuak Sugarrak izan zen maisu. Partida 38-34 bukatu zen

Finala aldiz, historia gutxi izan zuen, hasieratik Bedarbidek aurretik markagailuan jarri zen eta inoiz ez zuen abantaila galdu. Gasteizko taldeak ez zuen hiruko marratik aurreko partidan bezala asmatzen eta horrek Urduñako taldeari kontraeraso azkarrez saskiratzea uzten zion. Xabi San Roman Urduñarrak 24 punturekin izan zen partiduko jokalaririk onena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide