Iluntze mitologiko ederra izan genuen neguari ongietorria emateko Tertangako herrian. Euskal mitologiako pertsonaiek gidaturik familian jolasteko aukera paregabea izan zen. Egun eguzkitsuarekin hasi eta gauez bukatu zen ginkana. Tartalo, Basandere, Sorgina, Lamia eta Galtzagorriak izan genituen bidelagun.
Nola izan zen jakin nahi?
Bideo oroigarri xume bat duzue hemen. Datozen egunetan "Puski eta Txurruski"rekin bizitakoak jarriko ditugu sarean ikusgai...
Hurrengo hitzordura zuek ere anima zaitezten ;)
* Tertanga Kulturala proiektuaren jarduera izan da honakoa.
* 2015eko egitaraua prestatzen hasi gara dagoeneko.
www.urtxintxaeskola.eus www.tertangakoetxea.eus
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.