Bizkaiko Urtxintxa Eskolak eta Emaisia emakume taldeak elkarlanean mugikorretarako aplikazio berri bat atera dugu.
Gure jendartean gizonezkoei soilik arreta eskainita emakumeak oharkabean pasatzen zaizkigu.
Jolas honetan errealitate hori irauli eta Euskal Herriko emakume esanguratsu batzuk eta beraien lorpen eta bizipenak ezagutuz dama partida ahaztezin batzuk jokatuko ditugu.
Jolasa dohainik jaitsi daiteke lotura honetatik: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.jokoga.damak