Tertanga kulturalean DOMEKERÖ martxan

Erabiltzailearen aurpegia Tertangako Etxea 2015ko aza. 11a, 10:05

Tertanga Kulturaleko proiektua martxan dugu jada DOMEKERÖ programarekin.  Aurten, beste gauza batzuen artean, EUSKARAREN JOLAS PARKEA eraiki nahi dugu.

 

Horretarako, zuen haurren parte-hartzea ezinbestekoa da. Parkea zuen haurrekin batera eraiki nahi dugu, beraiek nahi dutena eta ahal dutena egingo dugu denon artean.

 

Horretarako hurrengo datetan parte-hartze prozesua martxan jarriko dugu eskualdeko haurrak SUPER HEROI bilakatuz:

 

 

 

 

 

 

AZAROAK 15 (16:30etatik 18:30etara)

 Super heroi bilakatu eta ideiak jaso

 

AZAROAK 22 (16:30etatik 18:30etara

 Super heroien ideien zehaztapena

 

ABENDUAK 19

 AUZOLAN EGUNA, haur gazte eta heldu guztiak EUSKARAREN JOLAS GUNEA eraikiko dugu.

 

Zuen haurrek, euskaraz, gozatzeko, parte hartzeko eta beraien jolas gunea eraikitzeko aukera  paregabea izango dute Tertangan.

Bertan itxarongo zaitugu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide