Besteak beste, landare oliozko xaboiak burutuko dira, baita xaboi basikoak ere, eta lortu nahi ditugun propietateen arabera, olio esentzialak, esnea, eztia, oloa, sendabelarrak, etab. gehituko dizkiegu. Gainera, bakoitzak tailerrean egindako xaboiak etxera eraman ahal izango ditu.
Horrez gain, partaideek kosmetiko naturalak egingo ditugu jatorrizko landare osagaiak erabiliz.
Produktu hauen jatorria zein den, hainbat sendabelarren erabilpenak zeintzuk diren eta hauen onurak ezagutuko ditugu.
Ordutegia
Arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da ikastaroa, hilaren 26an. Bertan parte hartzeko 20 euroko matrikula ordaindu beharra dago izena ematearekin batera. Irailaren 22ra arte izango da matrikulatzeko aukera.
Irune Uriarte Biologoa izango da ikastaroaren gidari. Ingurugiro Hezkuntzako irakaslea eta UKnaturako kidea.