TERTANGA KULTURALA proiektua bultzatu dugu Urtxintxa Eskolatik. Tertanga (Araba) herrixkan kokatuta dago garai bateko eskola zaharra zena. Frontoia atzean eta belardi zabala ingurunean. Aisialdian hezteko kultur espazioa abiarazi nahi dugu bertan.
Euskarazko jarduerak eskaintzeko helburua du programak eta eskualde osora bideratuta dago. Besteak beste, honako balio landuko dira TERTANGA KULTURALAn: hezkidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, bizikidetza, osasuna, elikadura, kritikotasuna, artea... eta, nola ez, ingurumena.
Ekainean hasita hilero-hilero ekintza ugari antolatuko ditugu proiektu honen bidez: yoga ikastaroa, sendabelarrak, xaboi eta kosmetika naturalak, bioeraikuntzaren bidez labea eraiki, udako iluntze musikatua, gabonetako menua familian, kantua afariak...