Joan den igandean egin zen lehen saioa eta dozena bat lagunetik gora elkartu ginen Tertangako etxearen inguruan jolasean. Aurrerantzean, domeka arratsaldetan Urtxintxako bi hezitzaileren laguntzaz programazio hauxe gauzatuko da euskararen erabilera sustatzeko. Besteak beste, elikadura osasuntsua, sormena, kulturartekotasuna, hezkidetza... landuko dira jarduera horietan.
Arratsaldea giro onean pasatzeko aukera duzue! Ez galdu!
OHARRAK:
- Izen ematea ez da beharrezkoa, parte hartzea irekia eta doan da.
- 16:30-18:30 bitartean izango dira ekintzak.