Domekerö | TERTANGA KULTURALA

Erabiltzailearen aurpegia Tertangako Etxea 2014ko urr. 20a, 10:26

Badira hilabete batzuk Tertanga Kulturala proiektua martxan jartzeko apustua egin genuela, euskara sustatzeko eta datozen jardueren artean Domekerö! proiektua aurkezteko asmoa dugu. Haur eta familientzako euskarazko aisialdi programa.

Modu iraunkorragoan, herriko eta inguruetako haur eta familien aisialdirako arratsalde-pasak prestatu nahi ditugu igandero. Arabako Foru Aldundiak emandako laguntzari esker, dohainik eskainiko da ekintza hau eta euskararen erabilera indartzeko helburu argia izango du.

Igandero euskaraz, familian eta aisialdian gozatzeko aukera duzu Tertangan (Aiaraldea, Araba).

Doan eskaintzen den zerbitzua da eta parte hartze irekia dauka. Arratsaldez 16:30-18:30 bitartean dibertitzeko asmoa duen edonori zuzendua. Urriaren 26an hasi eta abenduaren 21ean bukatuko da.

Ez galdu aukera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide