Nola eraiki lurrezko labea? | TERTANGA KULTURALA

Erabiltzailearen aurpegia Tertangako Etxea 2014ko urr. 13a, 12:10

Asteburu osoko plana da datorren ikastaroarena. Urriaren 25 eta 26an Tertangako Etxean lotan geratu eta inguruan labe bat eraikiko dugu BIOERAIKUNTZAz. Horretarako UKNaturako irakasleak izango ditugu gidari lanetan, eta bertako lurrak emandako materialak erabiliko dira.

Harria, harea, lurra, lastoa, buztina, karea, yute oihala, adreiluak, egurra, torlojuak, iltzeak... erabiliko ditugu labea eraikitzeko. Zikindu edo apurtu daitekeen arropa erosoa eramatea gomendagarria da, eta bestalde, eskularruak ere eramatea eskatuko zaio partaide bakoitzari.

Talde kopurua mugatua da, beraz, izen ematea ahal bait arinen egiteko gomendioa luzatzen dizuegu.

Asteburu osoko plana larunbateko 9:30ean hasi eta igande arratsaldean bukatuko da.  Otorduak eta loa prezioaren barnean daude eta ekima aurrera ateratzeko Arabako Foru Aldundiko Euskara Sailetik dirulaguntza jaso da.

Matrikula online egin dezakezu.

 

www.urtxintxaeskola.org

www.tertangakoetxea.org

Tel.944320445

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide