Take Kubok jasandako irainak izan ziren jokalaria EZ ZURIA izateagatik eta gainerako jokalariei egindako erasoek erakusten dute euskal herritarren aurkako gorrotoa, xenofobia, alegia.
Sare sozial batzuetan bezala, ikusten ari gara sektore batzuek euren gorroto mezuak zabaltzeko eta entzunak izateko espazio gisa erabiltzen dituztela futbol zelaiak, batzuetan mezu horiek biral bihurtzeko helburuarekin.
Jokabide arriskutsuak dira eta diskurtso publikoan protagonismoa eta onarpena lortu nahi dute.
Onartuko dugu futbol zelaiak batasunaren eta elkarbizitzaren gune izateari eta gorrotoaren erakusleihoa bihurtzea?