Igandean, azaroak 15ean Mendiko Lagunak taldeak inguruneari buruzko aktibitateak egin ditu. Menoiora joan dira hitzaldi bat egiteko; Añeseko trikuharriei buruz aritu dira, eta ondoren, hauek ikustera hurbildu dira. Amurriotik atera ziren 08:30ean, eta Menoiora ailegatu ziren parte-hartzaileak.
Menoioko txokoan, Joseba Zuazok hitzaldi bat eman zuen, Añeseko trikuharriei buruz 9:30ean eta 10:30ean amaitu zen. Txokotik ateratzean nahi zutenek Menoioko eliza ikusteko aukera izan zuten. Ondoren, Menoiotik Salmantonerako bidean Oletar landetara joan ziren. Oletarreko trikuharria ikusi ondoren, Añesekoak ikustera joan ziren.
Amaitzeko, elkarri agur esan zioten eta etxera joan ziren.