Zaraldea, Zaraobe Institutoko prentsa tailerra gara

Erabiltzailearen aurpegia TheZaraldea 2015ko aza. 17a, 10:36

ENDIKA

Nire izena Endika Basabe da, Luiaondokoa naiz eta 14 urte ditut, Zaraobe institutuan ikasten dut, bertan kazetaria naiz Facebook-en. Gu jarraitzeko: Thezarawow jarri. Baita ere twitter-en, instagram… kontuak ditugu.



EDER

Kaixo Eder Cano naiz, 14 urte ditut eta Amurriokoa naiz. IES Zaraoben ikasten dut, DBH 3. mailan nago eta prensa tailerrean aritzen naiz. Kazetaria naiz eta Instagram-en lantzen dut. Argazkiak eta bideoak igotzen ditut “TheZaraldea” kontura. Saskibaloia gustatzen zait eta Zaraobe taldean jokatzen dut. Nire Instagram pertsonala ederc_17 da.



JON ANDER

Kaixo Jon Ander Familiar naiz 15 urte ditut, Amurrion bizi  naiz. Zaraobe institutuan ikasten dut eta orain 3. Mailan nago  Prentsa tailerrean nago gustuko dudalako. Futbolan aritzen naiz “KASKAGORRI” taldean kadeteko 2.mailan. Twitter, Facebook eta Instagrameko kontuak dauzkat.



SHANTI

Kaixo Shanti dut izena eta Thezaraldea  komunikabidean lan egiten dut, orain Aiaraldearen parte naiz. 14 urte ditut eta Amurriokoa naiz. Dbh-ko 3.mailan nago, ikasketez nazkatuta. The zaraldeaen  blog-ean lan egiten dut. Saskibaloian aritzen naiz Zaraobe taldean.

 

 

URTZI:Urtzi Moral Mimenza naiz eta Luyandon bizi naiz. Zaraoben ikasten dut, 3.DBH F klasean nago. Prentsa tailerrera noa eta han Eder Canorekin batera instagrameko kontua eramaten dut. Kontuak “ TheZaraWow” du izena eta han argazkiak igotzen ditugu albiste bat dagoenean.



JOSEBA

Kaixo ni Joseba naiz, 15 urte ditut eta Amurrion bizi naiz, Zaraoben ikasten nabil hirugarren mailan.

Nire gustuko gauzak futbol taldean aritzea “KASKAGORRI” eta kadete bigarren urtean nago.

Lagunekin aritzea ere gustuko dut eta kontsolan egotea nire bigarren denbora pasa da.

 

MIKEL

Kaixo, nire izena Mikel Quintana Iglesias da. Facebook-eko arduradun bat naiz. 14 urte ditut, 3DBHko ikaslea naiz, eta Menoion bizi naiz. Jarraitu gu Facebook-en, Instagramen, YouTuben, Twiterren eta blogan “The Zaraldea” izenarekin.



GENTZA

Kaixo ni Gentza Renteria naiz Amurriokoa etaTheZaraldeako kazetaria ,YouTube eramaten dut, gure bideoak, argazkiak, blogak edo tuitak ikusi nahi ba dituzu bilatu TheZaraldea bezala eta hor gure bideoak, argazkiak, tuitak eta blogak aterako dira.



UNAI Kaixo Unai naiz eta Thezaraldean kazetaria naiz, orain Aiaraldean parte hartzen dut. 14 urte ditut eta Amurriokoa naiz. DBHko 3. mailan nago amaitzeko gogoekin. TheZaraldeko YouTube-ko kanalean lan egiten dut.



JON

kaixo Jon Sobrino naiz Luiaondokoa eta The Zaraldeko taldean kazetaria naiz. Bloga eramaten dut albiste guztiak iogotzen ditugu. 3DBH D taldean nago eta futbola gustuko dut.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide