Ezagutu Tokikom Sarietako finalistak!

Erabiltzailearen aurpegia Tokikom 2021ko urr. 12a, 07:00

Edorta Aranak, Maria Gorosarri Gonzalezek eta Amaia Pavonek osatu dute 2021eko TOKIKOM Sarien epaimahaia. Aurkeztu diren 57 lanen artean, bederatzi hauek aukeratu dituzte sarietarako finalista gisa.

Urriaren 20ra bitartean, zabalik izango dugu aukera publikoak bere lanik gogokoena bozkatzeko. Bozka gehien jasotzen dituen lanak Komunitatearen Saria eskuratuko du. Harekin batera, beti bezala, azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenaren sariak ere banatuko ditugu laster.

Hartu zure denbora finalistak aztertzeko, eta gero bozkatu zure gogokoena!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide