MATTHEW BARRACLOUGH

"Tokiko komunikabideak dira beraien eremua eta komunitatea ezagutzen dutenak".

Erabiltzailearen aurpegia Tokikom 2021ko aza. 12a, 10:16

BBCko Local News Partnership taldeko burua da Matthew Barraclough. Erresuma Batuko tokiko komunikabideen eta BBCren arteko elkarlana guztientzako lagungarria dela azpimarratu du Barraclough, eta tokikoen lana balioan jarri du.

2014an, prozesua abiatu zutenean, ez zegoen harreman handirik tokikoen eta BBCren artean, eta proiektu honi esker buelta eman diote egoerari. Gaur egun, lankidetza hiru arlotan ematen da bereziki: BBCk egindako bideoak partekatu, datuen kazetaritza eta datuekin lotutako edukien partekatzean.

Tokiko komunikabide bakoitzak bere ezaugarri propioak dituela jakitun dira BBCn; bai baliabide teknikoei dagokienean, eta baita giza baliabideetan ere. Hala, elkarlanerako sistema, guztien beharretara egokituta dagoela azaldu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide