Aitzindariak

Erabiltzailearen aurpegia Txani Rodriguez 2014ko ira. 29a, 09:19

Guridi zinemak barne hartu zuen lekua supermerkatu bilakatu dela jakin izan dut orain dela gutxi. Modernitatearen sintoma dirudite zinema aretoen itxierek. Gure hiriburuetan zinemak ixten doaz poliki-poliki. Gustukoa nuen nik, esate baterako, Bilboko Renoir aretoa, zirkuito alternatiboko zenbait filma ikusteko aukera eskaintzen zuelako. Baina urte batzuk daramatza itxita. Donostiako Zinemaldiaren distirak urrunegi gelditzen zaizkigu gehienoi.

Hitzordu kultural erraldoi hori pasa ostean, pertsianak jaitsita zinema areto gehiegietan. Itxiera mota horretan – eta modu apalean esango dut-, laudioarrak izan ginen aintzidari. Ez dakit zenbat urte daramatzagun zinema areto barik. Nik Laudion ikusi nuen azken pelikula “La boda de mi mejor amigo” izan zen. Ai, ama. Gallinero deitzen genuen tokian eserita nengoen. Soinua hain petrala zen ezen ezin baikenituen dialogoak jarraitu.

Aurreko egunean, lagunekin solasaldian, gogoratu genituen Villosa-k antolatzen zituen sesioak. Pegatina borobil batzuk ematen zizkiguten… Zein urrun dagoen garai hori eta zein urrun Donostia. Hala eta guztiz ere, Kepa Sojo, Tinieblas González edo Esti Urresolari galdetu diezaietela gure herrian zinemaren magia hil ala bizirik irauten duen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide