Guardiako kioskoa

Erabiltzailearen aurpegia Txani Rodriguez 2015ko api. 10a, 00:00

Aste Santuko oporrak izan direla eta, Laudioko Lateorro auzoko liburu-denda itxita egon da. Baina harritu ninduen ikusteak alboko tabernetan egunkariak salgai zeudela. Izozki hozkailu baten gainean zeuden kokatuta, hori ohiko erakustokia izango balitz bezala.

Tabernariak azaldu zidan neurri hori hartu zutela adineko jendean pentsatuta. Geltokiko tunelean lanak egiten ari dira eta igarobide hori itxita dago. Badugu beste tuneletik pasatzeko edo gaineko pasabideak gurutzatzeko aukera, baina adinekoak ohituta daude auzoan bertan, euren etxetik gertu, egunkaria erostera.

Herriaren beste aldera pasatzea, edo gehiegi ibiltzea, eragozpen bat izan zitekeen eurentzat. Denok dakigu zer diren errutinak: betiko tokian kafetxoa hartu, betiko tokian ogia erosi, betiko tokian egunkaria eskatu... Ohiturak edo errutinak aldatu beharko bagenitu, moldatuko ginateke, baina askok nahiago dute mantentzea.

Tabernan prentsa saltzea alternatiba txukuna eta erosoa iruditu zitzaidan. Baina egunkaria irakurtzeko behar hori egiaztatzea izan zen gehien gustatu zitzaidana. “Guardiako kiosko” hori han zegoen badaudelako oraindik pertsona asko prentsa erosteko ohiturari eutsiko diotenak.
Kazetaritzaren heriotzaren berria maiz izan dugu, idatzizko prentsaren hileta iragarri da maiz, baina, ostiral santu horretan alaitu ninduen ikusteak kazetaritzak bizirik zirauela izozki hozkailu baten gainean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide