Xabier Basterra

Erabiltzailearen aurpegia Txani Rodriguez 2015ko urr. 1a, 00:00

Azaroan taberna utziko dut”.

Aho bete hortz gelditu nintzen; garagardoa, mahai gainean, bakarrik berari begira:

“Utziko duzula esan duzu?”

Xabier Basterrak Keska tabernari agur esango dio laster, eta askok faltan botako dugu. Langilea, argia, irribarretsua, Malekoiaren aldarte berritzearen erantzule nabaria.

Keska tabernan tabernetan egiten diren gauzak egin ditugu azken bolada honetan: edariak eskatu, ordaindu, lagunekin solasaldian egon... dantzatu egin dugu Keskan, bazterrak nahastu baita noizbait. Baina tabernetan hain ohikoak ez diren beste zenbait ekintza eskaini dizkigu Xabik laudiotarroi.
Keskan pintura erakustaldiak ikusi ditugu; argazki eta ilustrazio lehiaketan parte hartu dugu, kalitatezko zinema ikusteko aukera luzatu digu eta hamaika kontzertu ikusi ditugu. Estatu Batuetako, Australiako, Ingalaterrako taldeak geure herrian jo dute Xabiri esker. Eta Euskal Herriko hainbat musikari zuzenean entzun ditugu: Petti, Mobydick, Maracas para dos, Capitán Ahab…

Keskaren ekarpen kulturala itzela izan da, eta kultur eskaintza zabal hori ez du kudeatu kultur sail batek, baizik eta tabernari batek, baina a zer nolako tabernaria!

Ez dakit, hain zuzen ere, zer egingo duen hemendik aurrera Xabier Basterrak, baina bere proiektu berriak arrakastatsuak izango direlakoan nago. Bizitzan, jarrera garrantzitsua da oso, eta Xabierrek jarrera ezin hobea du. Cheers, Xabi!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide