Urduña calling

Erabiltzailearen aurpegia Txani Rodriguez 2015ko abe. 5a, 00:00

Aurreko igandean Urduñan egon nintzen hantxe antolatzen den poteo musikalean. Lupardika tabernan Capitán Ahab taldea entzun nuen. Gero, gitarra baten akordeak entzutean, Igor Arzuaga eta biok Tuareg deituriko lokalean sartu ginen. Peri zegoen bertan. Eta giro ederra. Kalean, Kepa Calvo bateria-jotzailearekin topatu ginen. Kepa aparteko musikaria da, baina ez da bakarra Urduñan. Aipa ditzagun horietako batzuk: Iñaki Plaza, Quique Mora, Eriz Pérez, Javi Palacios… Ez dakit zein izango den azalpena baina deigarria suertatzen zait hirian dagoen musikarien ehunekoa. Maila handikoak dira aipatu ditudanak.

Pasa den astean, Bilboko Kale Nagusian Kepa eta Iñakirekin gurutzatu nintzen. Euskal kazetarien Elkarteak antolatzen dituen Euskal Kazetari Sariak banatu ziren ekitaldian jo zuten. Euskal Herritik kanpora ere eraman dute maiz euren musika... Laburbilduz: Urduñako musikariena luxu bat da. Jente apala garelako zurito eta olibak hartzen ditugu poteatzeko, baina musikarien mailagatik izango balitz, xanpain eta kabiarra inposatuko ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide