Algarabia

Erabiltzailearen aurpegia Txani Rodriguez 2016ko api. 2a, 00:00

Aspalditik egon dira Laudion flamenko dantza taldeak. Nik neuk parte hartu nuen urte batez Andaluziar Etxearen taldean. Neure burua ikusten dut soineko loredun batekin eta takoidun zapatekin. 80ko hamarkadan ez zen ohikoena  Laudion flamenko dantzatzea.

Gehienetan Laudion bertan dantzatzen genuen, bai Andaluziar Etxean eta baita Herriko Plazan Herrien Jaialdi Kulturaletan. Beste batzuetan, zenbait topagunetara (andaluziarren topagunetara batik bat) joaten ginen, eta Barakaldon, Arrasaten edo Gasteizen egiten genuen dantza.

Neure oroipenetan euria egiten du, bizkarrean hotza sentitzen dut eta gona igo behar dut parpailak putzutan busti ez daitezen.

Urte asko pasa dira, baina flamenkoak bizirik dirau geure herrian. Egun, zenbait talde daude eta, haien artean, Algarabia dantza taldea. Ilusio handia jartzen diote Algarabiako kideek euren ekimenari. Ahalegin horrek emaitzak ematen ditu: oso ondo egiten dute dantza talde horretako neskek. Atsegina da benetan euren koreografiak ikustea.


Gainera, orain,  Andaluzia Etxearekin lotuta dauden ekitaldietan ez ezik, beste zenbait aukeratan egiten dute dantza: SOS Lamuza Parkearen Jaialdian, Laudioko Musika Bandaren emanaldietan…

Ondo deritzot: flamenkoa ez da andaluziar edo estremadurar lurraldeen patrimonioa soilik; flamenkoa sentimendu eta bizitza ulertzeko modu bat da, eta horrek ez du koordenada geografikorik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide