Liburuzaina

Erabiltzailearen aurpegia Txani Rodriguez 2016ko eka. 11a, 00:00

Geure lana ahalik eta hoberen betetzea gauzarik normalena izan beharko litzateke.  Hala eta guztiz ere, denok dakigu profesional onak eta ez hain onak daudela. Ez da arruntena bere lana maite duen pertsona bat topatzea gaur egun. Horregatik, Laudion zorte handi izan genuen Patriciarekin. Bera herriko liburutegian aritu da azken urte hauetan. Patricia liburuzaina deitzen genion aspaldi.

Irribarretsua eta adeitsua, beti egon da laguntzeko prest. SOS Parkean kolaboratzaile, adibidez. Modu berean, liburutegi handiago eta hornituagoa nahi zuen laudioarrentzat. Bestalde, hainbat eta hainbat ekitaldi kultural antolatu ditu, eta liburutegia liburuak aurkezteko leku aproposa dela gogorarazi zigun liburuzain honek. Gainera, laudioarrok idatzi ditugun liburuen digitalizazioari ekin dio ilusioz.  

Patriciak Laudioko liburutegiak zituen liburuak zaindu eta handitu ditu, ahal zuen neurrian erabiltzaileen iradokizunak haintzat hartzen.

Gasteizera joango da orain Patricia lanera; eta faltan botako dugu, bai helduak garenok, eta baita haurtxoek ere. Faltan botako dugu bere adeitasuna, bere eraginkortasuna eta, batik bat, bere berotasuna. Ilusioa transmititzen zigun Patriciak, eta eskertzekoa da hori, kultur mundu honetan ilusioa maiz galtzen baita. Ilusioa eta liburuarekiko maitasuna: hori da herriko liburutegian jasotzen genuena hara jotzen genuen bakoitzean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide