Irrintziaren oihartzunak

Erabiltzailearen aurpegia Txani Rodriguez 2017ko urt. 31a, 18:21

Laudioko institutuan ikasi zuen Iratxe Fresnedak. Egun, EHUko Ikus Entzunezko komunikazioko irakaslea da arrigorriagarra. Zinemaldiaren azken edizioan kritika apartak jaso zituen filma bat aurkeztu zuen: “Irrintziaren oihartzunak”. Dokumental horretan Mirentxu Loyarteren figura liluragarria berreskuratzen da, bai eta nafarrak zuzenduriko ‘Irrintzi’ filmaren ausardia eta kalitatea azpimarratu ere. Zinemagintzan aitzindari izan zen emakume indartsu hori. Izan ere, Loyarteren lehen lana Espainiako Zinematografia Zuzendaritza Nagusiak saritu zuen, baina gero, egoera politikoaren eraginez, ez zen ia inon estreinatu.

Hala eta guztiz ere, aitzindari honen izena ezezaguna zitzaigun. Bere lana itzalpean zegoen, isil-isilik Euskadiko Zinematekan. Bere irrintzia, mutu. Behin bere obraren balioa ezagututa, ulergaitza suertatzen zaigu ikusezintasun hori.

Hori dela eta, interesgarria da oso “Irrintziaren oihartzunak” pelikula: Loyarteren obra eta memoria aztertzen da oso modu dotore, orijinal eta erakargarrian. Eta, nolabait, galdera baten aurrean kokatu gaitu gaitu Fresnedak: nola da posible emakume honen izena hain ezezaguna izatea? Baliteke, neurri batean, erantzuna galderan bertan topatzea.  “Irrintziaren oihartzunak”, eduki handiko eta kalitatezko zinema.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide