Rap musika euskaraz bultzatzeko asmoz, Info 7 irratiak Rap Herria diska plazaratu du euskal talde ezberdinak elkartuta. 17 talde dira guztira eta bertan Euskal Herrian famatu egin diren rap talde desberdinak daude, MAK, Norte Apache, Indarrap eta Bad Sound System, besteak beste. Horrez gaien taldeen arteko kolaborazioak aurki ditzakegu adibide entzungai den abestia dugularik.

 

Rap musika euskaraz bultzatzeko asmoz, Info 7 irratiak Rap Herria diska plazaratu du euskal talde ezberdinak elkartuta. 17 talde dira guztira eta bertan Euskal Herrian famatu egin diren rap talde desberdinak daude, MAK, Norte Apache, Indarrap eta Bad Sound System, besteak beste. Horrez gaien taldeen arteko kolaborazioak aurki ditzakegu adibide entzungai den abestia dugularik.

 

Orain gutxi arte Ipar Euskal Herrian gehiago entzuten zen rap musika Hego Euskal Herrian baino imigrazioa zela medio, baina azkenaldian Euskal Herri osoan hedatu den musika dela esan daiteke. Orain dela gutxi sortutako rap talde asko dago eta talde hauek zabaldu nahian sortutako diska dugu Rap Herria. Musika estilo askoren moduan mezua zabaltzeko erabil daiteke rap-a, norberaren zein herriaren kezkak zabaltzeko eta jendearen harrera ikusita pixkanaka indarra hartzen doan estiloa da eta nork daki, agian urte batzuk barru oso famatuak izango diren taldeak ikus daitezke gaur egun Euskal Herriko edozein txokotan.

 

Diskari dagokionez 6 taldek abesti berriak sortu dituzte diskan ager daitezen. 7 herrialdetako taldeak daude, fama asko dutenak eta baita hasiberriak direnak beraz norberak erabaki dezala zer iruditzen zaion. Niri behintzat asko gustatu zaizkit abesti gehienak. Beste bat arte lagunok!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide