Leihotikan - Oroimenak erretzen

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2012ko ots. 21a, 10:14

Bueltan naiz, eta ni bezala lan berri batekin bueltan dira Leihotikan taldeko mutiko nafarrak. Pasa den urtean diska berri bat argitaratu zuten haien 25 kanta onenetarikoekin. Bertan aurki ditzakegu aurreko 4 cd edota maketetan aurki daitezken abestiak eta baita hainbat kolaborazioetan aurkitzen diren haien abestiak.

 

Bueltan naiz, eta ni bezala lan berri batekin bueltan dira Leihotikan taldeko mutiko nafarrak. Pasa den urtean diska berri bat argitaratu zuten haien 25 kanta onenetarikoekin. Bertan aurki ditzakegu aurreko 4 cd edota maketetan aurki daitezken abestiak eta baita hainbat kolaborazioetan aurkitzen diren haien abestiak.

 

Oroimenak erretzen diska hau haien 18 urteetako oroimen hutsa besterik ez da. Bertan dira 'Ikusi mendizaleak' talde herrikoiaren bertsio famatua eta 'Asteburu guztietan' eta 'Punk-rock' bezalako abesti martxosoak. 25 abesti sartu dituzte, jarraitzaleek bozkatutako abestiak e-mail bidez, hain famatuak ez diren kantu batzuk eta baita bitxikeria batzuk ere. Gainera beste hamaika abesti oso on dituzte baina ezin izan dituzte bertan sartu, haien diskografia oso zabala baita. Orora bi maketa dituzte, hainbat disketan kolabrazioak eta diska honen aurretik 4 lan propio dituzte lehen esan bezala ('Hemen ez da ezer aldatzen', 'Lur', 'Munduaren lehioa' eta 'Ilunago, ederrago').

 

Musika aldetik punk-hardcore melodikoa egiten dute eta haiekin bat letra interesgarri eta burutsuak. Bertan instrumentazio handia duten abestiak aurkitzen dira, batez ere haien azken diskakoak erritmo oso azkarrekin. Iruñean fama handia duen taldea dugu eta Euskal Herrian pisu handia hartu duena, edozein taberna edota gaztetxetan entzun daitekena. Hitz batez, paregabeak!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide