“Dena ondo koipeztatua zegoen, edo hala uste zuten behintzat. Baina erdoilak aurrera egin zuen makina trabatu zen arte. Sistema osoa ondatu zen arte...”
Matxura musika egitasmo berri bat da. Rock indartsua elementu elektronikoekin nahastutako musika da eta 4 musikari ezagunen eskutik sortutakoa da, besteak beste, Mikel Kazalis (Estigia, Anestesia, Negu Gorriak, 2 Kate, Kuraia), Aitor Abio (Pi.l.t), Fer Apoa (El corazon de sapo, kuaraia, Estricalla) eta Txarly Diaz (Censura, Anestesia, Gutural, Why Not?).
Lan honek, Mikel Kazalisek egindako aurreko lanarekin antzekotasun handia dauka, 2 Kate-rekin hain zuzen, baina talde berri honek nazioarteko talde ezberdin askoren kutsua soma dezakegu: Ministry, Atari, Teenage Riot, Nine Inch Nails, Godflesh, Nailbomb eta Front Line Assanmbly.
Burua astintzeko gogorik izanez gero sar zaitezte haien myspace-an eta gozazazue haien musikarekin.