Egurra ta kitto 2008ko uda hasieran sortutako taldea da. 'Lurrikara' diska haien bigarren lana da eta taldeak estilo finkorik ez duen arren, haien abesti gehienek SKA ukitu bat dute. Diskaren helburua argia da, musika alaia eta aldarrikatzailea, borrokarako eta festarako deia eginez.
Taldeari dagokionez, taldekide gehienak azpeitikoak dira baina badira ondoko herritako musikajoleak ere bai. Ohiko gitarra, baxu eta baterijoleaz gain badituzte tronboi eta tronpetajole bat haizeei pisu gehiago emateko. Haien abesti guztiak euskaraz eginak daude eta haien gaiak gure bizitzan eragina dutenak dira: presoak, zapalkuntza, sexua, festak, euskara, etab.
Lehen diskaren arrakasta ikusita gorantz doan taldea da eta Euskal Herrian zehar kontzertu asko egindakoak dira eta aurten ere asko ematekoak dira, batik bat gipuzkoan. Ea Aiaraldetik gertu ikusteko paradarik dugun.
SKA!