Musika estilo ugari dago munduan eta haietako asko Euskal Herriko talde ezberdinek egiten dute. Honen adibide da Los Zopilotes Txirriaos talde naparra. Napar-Mex musika estiloak Nafarroa kaktus eta “charro” kapelaz bete zituen Cojon Prieto y los Huajalotes taldearen eskutik eta orain talde honek jarraipena eman nahi dio akordeoi eta tronpeten doinuaz.
Hala ere talde hau Los Impekables taldearen jarraipena besterik ez da eta taldekide gehienak bertatik datoz. Musikari hauetako batzuk Cojon Prieto y Los Huajalotes eta Tijuana in Blue taldeetan jotakoak izan dira beraz esperientzia duten musikariak dira.
Euskal Herrian indarra hartzen ari den taldea da hau batez ere herri askotan jotzekotan daudelako eta haien webgunean, haien diskak jende askok deskargatu dituelako.
Ondo pasatzeko asmoa izanez gero gogoratu: haien kontzertu batera joan, patxaran kopa on bat zerbitzatu eta dantza zazue haien akordeoi eta tronpeten doinuekin!