BANDA BATXOKI - Bake garaietarako borroka kantak

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2011ko mar. 29a, 08:07

Musika eta borroka. Hauxe diote Banda Batxokiko kideek. Ia 3 urte pasa dira talde honek borroka utzi zutenetik tregua tranpa batekin, baina berriz itzuli dira, diskak dioen bezala, bake garaietarako borroka kantekin. 2000. urtean jaio zen Txantreako talde hau eta 11 urte daramatzate punk-a eta rock-a Euskal Herrian zehar zabaltzen ikuskizun musikalen bidez.

Musika eta borroka. Hauxe diote Banda Batxokiko kideek. Ia 3 urte pasa dira talde honek borroka utzi zutenetik tregua tranpa batekin, baina berriz itzuli dira, diskak dioen bezala, bake garaietarako borroka kantekin. 2000. urtean jaio zen Txantreako talde hau eta 11 urte daramatzate punk-a eta rock-a Euskal Herrian zehar zabaltzen ikuskizun musikalen bidez.

Talde nafarra gizarte-kausekin oso konprometitua da eta hainbat elkarte zein gizarte mugimendurekin lan egin du, Aht Gelditu eta Hatortxu Rock jaialdiarekin, besteak beste. Abestietan ere aurrekoa suma dezakegu, haien abesti askorekin egoera politiko eta sozial ezberdinak kritikatzen dituelako.

Diskari dagokionez, diska hau sorpresaz beterik dago, bandaren betiko soinu esanguratsuaz bustirik, jakina. 19 kantaz osaturik dago eta bertan hainbat talderen bertsioak aurki ditzakegu, besteak beste, Tijuana in Blue, OK Korral, Gari Berasaluze, Pottoka eta Maestro Turrillasek Txantreako peñari eskeinitako abesti batekin. Horrez gain kanta herrikoi baten bertsioa ere badauka. Atzerriko taldeei dagokionez Berurier Noir talde frantzesaren bertsio bat, Franco Battiatoren eta Fabrizio D'Andrere italiarren bertsio bana ditu diskak. Beste 10 abestiak taldeak berak egindakoak dira eta haietatik 3 aurreko bi disketan argitaratuak izan dira. Azkenik musika talde askok egiten duten bezala, extra bat dute 20. abestiaren 2. mintutik aurrera.

Banda Batxoki, aiaraldean hainbat alditan jotakoa da eta eskertzekoa izango litzateke berriro ere, aiaraldeko herriren batean haien ikuskizuna eskaintzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide