Aiaraldeko Nerbioi Rugby taldeak Aiarako Harana II. txapelketa antolatu eta jokatu zuen pasa den larunbatean. Bertan Gasteizko Gaztedi taldea eta Bilboko unibertsitario taldeak ere jokatu zuten, 40 minutuko partidak jokatuz.
Lehen partida Nerbioik eta Bilboko taldeek jokatu zuten, etxeko taldeak garaipena lortuz. Bigarren partidan Bilboko taldeak Gaztedi taldea izan zuen aurrean, Gasteizko taldeak garaipena eskuratuz eta azkenean, txapelketa erabakitzeko partida jokatu zen Gaztedi eta Nerbioiren artean, talde gasteiztarrak partida eta txapelketa eskuratuz.
Argazkiak: Julen Mendiguren