Laudio ez dela oso herri arduratsua bere hirigintza ondarearekin. Guztiok, neurri desberdinetan, jakina, aipatutako eraikin publikoen abandonatzearen arduradun gara: auzokideak, aldarrikapen inhibizioagatik; Udala, mantenu arduraren utzikeriagatik eta Aldundiari bere betebeharrak betetzeko eskakizunak uzteagatik; eta foru erakundea, ondarearen jabe gisa dituen ardurak ez betetzeagatik.
Baina bigarrenik, aldarrikapen justu baten defentsan ekimen pribatu bat egon denean, auzokideen erantzun sutsu bat sortu dela ere argi geratu da. Eta garrantzitsuagoa dena, hiritarren askotariko sektoreak biltzeko gai izan dena.
Lastima, protesta martxan jarri zenean, Udalbatzan alderdi politikoen ekimenak honen gainera iluntasun handia egotzi izana.
Arabako Foru Aldundiak herriari eman dion tratuaren ondorioz Laudion oso hedatua dagoen irain sentimendua adieraztea ahalbidetuko duen ekimena berreskuratzeko aukerak alderdi politikoen esku-sartze eza eskatzen du, Lamuzako parkeko arazoaren harira sortutako mugimenduak antolatu ahal badu. Osterantzean, herriko borroka alderdikoien kaskarkerian eroriko da.