Kirola Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Txema Urkijo Azkarate 2014ko abe. 11a, 00:00

Iragan denboraldian C.D. Laudiok bizitako experientzia tamalgarriak, zorra ez ordaintzeak eragindako taldearen jaitsierarekin, Laudion kirolak bizi duen egoeraren inguruko hausnarketa bat iradokitzen dit. Badakit gauza bat dela C.D. Laudiok bizi izan zuen kirol erdi-profesionalaren alorra, eta beste gauza bat dela gainontzeko beste kirol taldeek bizi duten izaera guztiz afizionatua. Baina biek konpartitzen dutena errekurtso ekonomikoen beharra da; behar handiago edo txikiagoa, kasuaren arabera.

Agian gure buruei galdetu beharko geniokeena da ea zein den kirola praktikatzeak gure herrian duen garrantzia. Zein den gure instituzioek gai honi ematen dioten inportantzia. Lehia-kirolaren inguruan ari naiz, ez bakoitzak gure kabuz egin dezakegun horretan. Bada kirola sustatu beharreko balore bat? Hala bada, kirola egoera ezin hobe batean praktikatu ahal izan dadin egin daitekeen guztia egiten dugu? Jakitun naiz badaudela herrian indargabetu diren kirol klubak, duela zenbait urte ehunka kirolari mobilizatzeko gai zirenak, giza baliabide ugarirekin baina laguntza ekonomiko gutxirekin. Faltan botatzen ditut ekarpen pribatuak jaso eta bideratzeko gai izango diren ekimenak, eta laguntza publikoak nahikoa ez direla uste dut, kirolari ematen zaion balio eskasaren seinale.

Kontua ez datza gure herrian txapeldun handiak loratzean, baina deigarria da denbora daramagula inolako erreferentzia nabarmenik gabe. Ez maila indibidualean ezta kolektiboan ere. Gazteenei begira motor bezala funtzionatuko lukeen erreferentzia bat. Osasuna da, eta kultura. Egoera hau berrikusi eta hobetzea gure instituzio publikoen beste arduretako bat da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide