Identitatea arriskuan

Erabiltzailearen aurpegia Txema Urkijo Azkarate 2015ko mar. 26a, 00:00

Identitatea, funtsean, indibiduala da. Baina egia da badagoela baita dimentsio kolektibo bat. Gaur egun, komunikazioetan eman diren aurrerapen teknologikoek, globalizazioak zein migrazio masiboek identitate nahasi eta konplexuen ugaritze bat ekarri dute.

Beste aldetik, existitzen da norberaren identitatea arriskuan ikustean (normalean kanpo eraso bat medio) berau defendatzearen aldeko joera. Ez dut uste inork dudan jarriko duenik Euskadik identitate propio bat duela, geroz eta fusionatuago eta konplexuagoa izan arren. Baina, existitzen al da identitate horrekiko benetako erasorik? Zeintzuk dira euskal identitatea definitzen duten elementuak?

Onartzen badugu hizkuntza eta kultura direla identitate horren funtsezko elementuak, aipatutako galderaren erantzuna ezezkoa izatea da litekeena. Ez, gutxienez, defentsa-erreakzio bat sortu dadin izan beharko lukeen intentsitatearekin. Gazteriaren gehiengoak ez du sentitzen euskal identitate hori arriskuan dagoenik. Ez, behintzat, identitate horren defentsaren alde mobilizatzeko bezainbeste.

Horregatik, nire ustez, independentismoaren xedea, euskal identitatearen babes moduan ulertuta, amets bat izatera kondenatua dago. Guztiz errespetagarria, noski; baina eskuratu ezin den ametsa betiere (zutabe honetan beste batek duela kontrakoa zioen arren). Eta amets bat izaten jarraituko du nazionalismoaren eta independentismoaren arteko erabateko identifikazio bat ematen den bitartean (Katalunian gertatzen ez dena).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide