Keinuen balioa

Erabiltzailearen aurpegia Txema Urkijo Azkarate 2016ko mar. 24a, 00:00

Banderak sinboloak dira. Horregatik askotan erabiltzen dira hainbat esanahietako keinuak egiteko. Harrotasunarekin mugitzen dira giro politiko batean identitate kolektiboaren gorazarre egiteko, tokiko kirolari edo talde bat animatzeko zein publikoki erretzeko, beste kolektibo batzuk iraintzeari begira.

Europar Batasunaren intsignia bere fatxadatik kentzea akordatu zuen Nafarroako Parlamentuak, duela egun batzuk, errefuxiatuen afera gramatikoaren harira Turkiarekin lortutako akordioa arbuiatzeko. Ulertzen dut keinu hori egin izana, Europar Batasunaren erabakiaren aurrean piztutako lotsa eta haserrea konpartitzen ditudalako, ni kolektibitate horren parte naizen heinean. Izan ere, duela ez horrenbeste sentitzen nituen haserre eta lotsarekiko antzekoak dira, Euskadin pertsona talde txiki batek euren hurkoak “euskal herriaren izenean” erailtzen zituenean sentitzen nituen haserre eta lotsaren antzekoak, ni ere herri horren parte naizen heinean.

Hala ere, garai hartan beste keinu mota batzuen alde egin nuen apustu, eta ez zitzaidan burutik pasatu ikurrina arbuiatzea. Uste bainuen, sinbolo gisa, komunitate oso bat ordezkatzen zuela, ez zela soilik errugabeen odolarekin zikintzen zutenaren sinbolo. Hori adierazi zuen zuen jende askok Madrilen Tomas y Valienteren erailketaren ostean: “Euskaldunak bai, ETA ez”.

Modu berean, uste dut izardun bandera urdinak gaur egungo buruzagiek erakutsitako duintasun eza  gainditzen duen Europa bat ordezkatzen duela.

Komeni da keinuen balioa neurtzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide