Madril

Erabiltzailearen aurpegia Txema Urkijo Azkarate 2016ko ira. 21a, 00:00

Hamalau urte nituela ezagutu nuen Madril, EGBko ikasbidaiko hiru egun zoragarritan, lagun ahaztezin ugarirekin. Txibia bokatak, Gran Viako zinemak, Rastroa, Retiro parkeko urmaeleko txalupak, El Prado... une hartatik aurrera hiri horretaz maitemindu nintzen. Handik denbora batera itzuli nintzen, egun pasa, Athletic zale gisa, Barçari irabazitako finala ikusteko. Hiru aste pasa nituen baita bertako ospitale batean, bihotza erreparatzen. Lan aferek sarritan eraman ninduten erreinuko hiriburura, eta hiriaz gozatzen jarraitzea ahalbidetu zidan horrek.

Madril sinbolo bat da, eta garrantzi berezia ematen dio horrek. Leku guztietan gertatzen den bezala, gure herrian ere metonimia bat baliatzen dugu gobernu zentralari hiriaren izenagatik deitzeko. Baina Euskadin hori egiteak Madril gaitz guztien erantzule bihurtzea dakar, politika alorrean batez ere. “Madrilek zapaltzen gaitu”, “Madrilek kendu egiten digu”. Madril hiria zentralismoaren sortzaile gisa irudikatzen dugu.

Madril, baina, hiri ireki bat da, kolore anitzekoa, jatorra eta puntakoa. Kanpokoei harrera beroa egiteagatik da ospetsu, eta euskaldunon kasuan ez da salbuespenik ematen. Orain, lan kontuak medio, astelehenetik ostiralera bertan bizi naiz. Hemen bizi diren milaka euskaldunetako bat naiz. Hiriari diodan maitasuna berresten dut, eta aitortzen dut arestian aipatutako metonimiak hiriarekiko suposatu duen injustizia. Madrilek ez du halakorik merezi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide