Eztabaida errepikakorra da hauxe, eta gaurkotasunera itzuli da Podemosen agerpenarekin. Alderdi hori kaleko aktibismoaz elikatzen baita ideia eta praxi aldetik.
Politika instituzioen alorrera mugatu beharko litzateke? Ohikoa da alderdi kontserbadoreetan ekintza instituzionalari lehentasuna ematea edo baita instituzioak politika egiteko gune bakar gisa aldarrikatzea ere.
Hori defenditu zuen duela gutxi Ciudadanos talde politikoko agintari nabarmen batek. Eskuina ez du inoiz begi onez ikusi ekintza soziala, ez delako eroso mugitzen alor horretan.
Hala ere, agerikoa dirudi politikaren beraren sortzea, bere zentsu historiko-etimologikoan ulertuta ere, aurkako zentsu bat hartzen duela. Jendarte antolaketaren ulerkera demokratiko batek aldarrikatu beharko luke edozein espazio dela egokia politika egiteko, kalea barne.
Bitxia dirudien arren, ezkerrarentzat naturala eta onartzeko erraza dirudien horrek arazoak dakartza baita. Zoritxarrez, ohikoa da ikustea nola edozein alderdik mesfidati behatzen duen kalean garatutako ekintza politiko oro, hau beragatik kontrolatua ez dagoenean edota bere inguruko jendeak protagonizatzen ez duenean.
Oraindik asko falta zaigu demokraziari buruz ikasteko.