aiaraldea.eus

Gutxien espero zuten bidetik

Erabiltzailearen aurpegia Txema Urkijo Azkarate   Iritzia

Bi aste igaro dira ETAren armagabetzearen eszenifi kaziotik. Batzuk zalantzan jartzen dute armagabetzea erabatekoa izana, baina gutxi dira kolokann jartzen dutenak armagabetze ona izan zela. Ez ETAk edo nazioarteko bitartekariek hori diotelako, Espainiako Gobernuak operazioa onartu zuelako baizik.

ETAk ez du armagabetzeari probetxua ateratzea lortu beste bide batzuk jorratuta. Azkenean Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren interbentzioarekin lortu du armak uztea. Nork esango luke hori duela hamarkada bat! Izarrak alienatu egin behar izan dira horretarako. Espainian zein Euskadin egoera politiko eta parlamentario oso konplexua egotea izan da horretarako gakoa. Osagarriak dira bi instituzio horietan gobernatzen dutenen interesak: PPk eta EAJk elkarren beharra dute gobernatu eta aurrekontuak aurrera ateratzeko. Negoziazioen mahai ezkutuan egon da armagabetzea. Horretaz baliatu da ETA, modu horretan bere “Aiete 2” eszenifikatuaz, operazioa saltzeko baldintzekin eta porrotaren argazkia ekidinez, nahiz eta gutxi diren argazki hori dudan jartzen dutenak.

Emaitza: atakatik atera dira guztiak. Erakunde terroristaren disoluzioa gauzatzea baino ez da geratzen, terrorismoaren aurkako salbuespenezko zigor-legislazioaren amaierarekin eta presoen urruntzearen amaierarekin batera; kartzela politikaren normalizazioarekin, elkarbizitza politiken mesedetan. Horren ostean dago errelato ospetsuarekin erlazionatutako guztia, baina beste egun batean hitz egingo dugu kontu horretaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa