[IRITZIA] Politikaren porrota

Erabiltzailearen aurpegia Txema Urkijo Azkarate 2017ko ira. 20a, 14:39

Azken urteetan asko handitu da -sustatu da- Espainiaren aurkako sentimendua Katalunian, eta Kataluniaren aurkakoa Espainian. Mespretxua eta elkarrekiko gorrotoa sumatu daiteke bi jendarteen sektore zabal batzuetan.

PPko zuzendaritzaren, PSOEko agintari batzuen zein kataluniar independentismoaren zati handi baten arduragabekeria erabakigarria izan da aipatutako sentimendu horiek politika zehatzetan aplikatzerako orduan. Elkarrizketa nahi eta eskaintzen zutela saldu dute, komeni zitzaien konfrontazioa onartu eta sustatzen zuten bitartean. Eta horrela iritsi gara gaur egungo egoerara.

“Zuek trikornioak jartzen dituzue eta guk hautetsontziak”. Hori da gaur egungo eztabaida politikoaren maila. Penagarria, demagogikoa, didaktikarik gabekoa eta haserrea eta tentsio soziala sustatzen duena bi aldeetan, zoritxarrez handiagotzen joango den tentsioa.

Politikaren eta demokraziaren porrota da gaur Katalunia. Askatasunak sufritzen du. Espero dezakegun gauza bakarra da egun hauetako aurre-kanpainak eta erreferendumaren porrotak sortuko duen frustrazioak ez ekartzea gauza okerragorik. Arrazoi nahiko eman ditugu euskaldunok Espainiako gainontzeko tokitan gaizki baloratu gaitzaten, baina askoz gutxiago estimatzen dituzte katalanak. Paradoxa arraroa. Urriaren 2an dago itxaropena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide