IRITZIA

Maixabel

Filmaren irudia.

Maixabel bada filme bat duela ez asko jazotako benetako gertakizunetan oinarrituta dagoena eta, zehaztasunak zehaztasun, ezagunak direnak Euskadin bizi diren lagun askoren artean. Horregatik, oso zaila da pelikula ikustea buruan izan gabe ikusle bakoitzak dituen oroimenak gertakari horiei buruz.

Elementu subjektibo horrek, zinemarekin zerikusirik ez duena, ikusiko dugunari buruzko iritzia baldintzatzen du. Gauzak horrela, filmaren balorazioak izango du harreman gehiago gure benetako jarrerarekin, kontatutako gertakariei dagokienez, ikus-entzunezko lan moduan dituen balioekin baino.

Nire aholkua da zinemara joatea inolako aurreiritzirik gabe. Onartzea egoera neutroenean kokatzea eta uztea Iciar Bollainen lana gure barruan sartzen, sentimenduak eta pentsamenduak eragiteko. Hala ere, ulertzen dut hori gehiegi eskatzea dela aurreiritziekin eraikitako herri batean, estigma eta lerrokatze ugarirekin.

Maixabel-ek egia eta zintzotzasuna adierazten ditu. Horrela da fidela delako kontatzen duenari dagokionez (nik hori ziurtatu dezaket) eta baita ere kontatzeko duen moduagatik, antzezle laukotearen lana baliatuta soilik, artifiziorik gabe. Filmean derna dago bideratuta ikuslea kokatzera Luisen, Marianen eta, bereziki, Ibonen eta Maixabelen azaletan.

Oso modu argian, Isa Camporen gidoi txukunak baztertzen du topaketak sustatu zituen erro politiko-instituzionala, ekiditeko ikusleen arreta desbideratuko zituzten elementuak, ekarpenik egin gabe, horiek erabili gabe kontakizuna ez baita apur bat ere kaltetzen. Funtsezkoa dena hor dago, egon behar dena, alegia.

Iciar Bollainen filmak ez du ihesaldirik ahalbidetzen. Pentsatzera behartzen du. Ikuslea interpelatzen du. Benetako zalantza moralak jartzen ditu aurrean eta ezinezkoa da ez sartzea. Deserosotasuna sortzen du alderaketa pertsonala iradokitzean protagonistekin. Zer egingo nuke nik euren kasuan? Eta hori guztia lotuta dago indarkeriara, beldurrera, gorrotora, damutasunera, entzuten jakitera, bizikidetzara eta, garrantzitsuena dena Maixabelentzat, bigarren aukeretara. Finean, gure artean gertatu denera.

Baina orain, filmari eta zinema aretoaren magiari esker, hori guztia modu lasaienean eta bareenean aurkezten digute. Hunkigarrian. Gogoeta egiteko baldintza egokietan. Espero dut gure herria ulertzeari begira emaitza positiboak sortzea, gure oroimen eta elkarbizitzarentzat. Izan ere, Maixabel, pelikula zein gizakia, bortizkeria eta fanatismoaren kontrako aldarria eta tolerantziaren eta enpatiaren aldekoa dira. Euskadin harremanak berriro eraikitzeko ezinbesteko osagaiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide