IRITZIA

Ongi etorri jaiak, ongi, etorri Iguarrako! Ondo pasa guztiok!

Erabiltzailearen aurpegia Txerra Molinuevo 2022ko abu. 9a, 07:00

Amurrioar agurgarria; hiru urte luzeren ondoren, Amurrioko jaiak ospatuko ditugu berriro. Aurten guztiok ospakizunerako ditugun gogoak eta ilusioak oso jai bereziak egingo ditu. Sei eguneko festari eta dibertimenduari hasiera emateko prest gaude Iguarrakoren etorrerarekin batera. Aurtengo jaiak inoiz baino gogo gehiagorekin espero ditugu. Kaleko jarduera osoa berreskuratuko dugu eta denok elkartuko gara berriro. Gainera, programazioa oso modu berezian landu da, kulturartekotasuna, inklusioa, berdintasuna eta elkartasuna uztartuz. Alderdi horiek guztiak funtsezkoak dira gure ingurunearen eraldaketa sozialarekin jarraitzeko. Jai-programa honetan parte hartzen duten talde zein pertsona guztiei biziki eskertu nahi diet eginiko lana, funtsezkoak dira programa aberatsa eta askotarikoa izan dadin, sei egunez adin eta jende guztiarentzako ekitaldiak antolatuz. Halaber, egun hauek gurekin ospatzerik ez dutenak gogoan izanik, jaietan modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen zaituztet, betiere tolerantzian, errespetuan eta harmonian oinarrituta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide